Civismo
Nondik pasako naiz haurraren kotxearekin?
Argazki hau Altzatik (Polikiroldegitik) Buenavistara jaisten den errepidekoa da, Kasares Pasealekukoa alegia. Lehenengo kurba horretan ohitura hartu dute batzuek kotxea espaloi gainean uztekoa eta haur kotxeren bat edo helbarrien aulkiren batek pasa behar badu karreterara irten behar du, horrek dakarren arriskuarekin. Hor bertan, zebra pasabide bat dagoen arren, kotxeak ziztu bizian pasatzen dira, horregatik dagokionari honakoa eskatzen diot:
- Espaloiak libre geldi daitezen zeozer ipintzea.
- Kasares Pasealekuan autoen abiadura kontrolatzea eta oinezkoen zebrabideak
hobeto seinaltzea. Semaforoak agian.