Otros
Martutene ibilbideko garbiketa
2013ko urtarrila ezkero Martutene ibilbideko errepidea Donostiako Udalaren esku dago. Lehen Foru Aldundiak egiten zuen garbiketa eta mantenua,baina erakundeen arteko aldaketa prozesu honekin aspaldian ez du ez Foru aldundiak ez Udalak garbitu.
Azaroan jasaten ari garen euriteekin, 10 egunetako epean, errepidetik erortzen den ur jasaren ondorioz garajeak urez bete zaizkigu bitan, errepideko bide bazterra zikin dagoelako eta urak bere bidea ezin duelako jarraitu. Ardura hori dutenei garbitzea eskertuko genieke. Ura bakarrik ez da Urumea ibaitik etortzen etxeetara Martutenen.