Tráfico
MAESTRO GURIDI KALEKO ZULOAK DIRELA ETA
Antiguako kaleen egoera tamalgaria xalatu nahi nukeen.Honen adibide Maestro Guridi kalearena da. Kale txiki hauetan trafiko asko egonen da eta asfaltoak jasaten du bere eragina. Hori dela eta zuloak sortzen dira eta nolakoak. Ziklabe bihurtu dituzte Antigua erdialdeko kaleak orain dela gutxi( benetazko itxurakeria) zolua asfaltatu gabe. Orain dela 5 egun bizikletaz nindoala istripu bat izan nuen zulo horietako batean sartu nintzenean. Ezinduta nago. Lehen bait lehen tapa ditzatela eskatuko nioke udalari beste norbaiti niri gertatutakoa gerta ez diezaion. Antonio Bueno