Civismo
IBARRAN PARKING BERRIA
Gure herriko udaletxeari guretzako premiazkoa den eskaera bat egin nahi diogu, gazteleraz “petición urgente al ayuntamiento de Ibarra”. San Bartolomeko plaza oinezkoentzat omen da baina bistan dago bai zubia, bai beste sarrera erabat irekita daudela aspaldi honetan. Nora begira egoten zarete zuen bileretara etortzen zaretenean? Edo udaleko leihotik begiratzen duzuenean?
Ez dago inongo seinalerik non azaltzen den plaza oinezkoentzat bakarrik dela eta ezta kotxeentzako lurreko oztoporik ere. Plaza kotxez gainezka daukagu horrek dakarren arriskuarekin herritarrentzat, batez ere umeentzat. Frontoian ezin dute pelotan jolastu. Kultur Etxera doan aldapatxoan ere askotan kotxeak egoten dira aparkatuta...
Lehenbailehen egoera hau konpontzea eskatzen zaizue eta ea herritarrok gure plaza errespetatzen ikasten dugun, denon mesederako izango baita.