Otros
Arrasaten ura soberan!
Arrasatetik idazten dizuet orain 3 edo 4 aste jasaten ari garen arazo bat dela eta.
Tuberiaren batek edo gainezka egin zuen euri asko egin zuen egun baten eta ordundik, ura dariola ari da estolda bat Polo Garaia parean.
Dagoeneko herdoilarekin bidea ere marroitu da eta sarritan, kotxeak pasatzean oinezkoak bustitzen dira edo busti ahal dira.
Atzo horrela zegoen.
Ea Udaletxeak zerbait egiten duen, bada garaia eta!